Hamar domina ekarri zituen Santiagotarrak Elkarteak Eslanoneko Espainiako Txapelketatik. / Santiagotarrak KE

Pasa den asteburuan ospatu zen Seu d’Urgelleko kanal olinpikoan Eslaloneko Espainiako Txapelketa eta bertara hogei kirolariez osatutako taldea eraman zuen Santiagotarrak Elkarteko ur bizien sekzioak, taldekako hirugarren postua eta hamar domina eskuratu zituztelarik.

Urrezko domina lortu zuten Ander Elosegik C1 seniorrean eta Martin Arruabarrenak C1 kadetean. Zilarra izan ziren Haritz Azanza C1 kadetean, Urko Zabaleta K1 beteranoetan, Ander Elosegik, Mikel Ormazabalek eta David Perezek osatutako C1 senior patruilak eta Haritz Azanzak, Martin Arruabarrenak eta Aimar Aranak osatutako K1 kadete patruilak. Azkenik, brontzea eskuratu zuten Klara Olazabalek K1 seniorrean, Maialen Olasok C1 kadetean, Haritz Azanzak K1 kadetean eta Joan Crespok, Telmo Olazabalek eta Hasier Rodriguezek osatutako K1 senior patruilak. Ur bizietako kirolarientzat hurrengo hitzordua abuztuaren 24 eta 25ean izango da Leongo Sabero herrian, bertan ospatuko baita Gazteen Eslaloneko Espainiako Txapelketa sekzioko haur kategoriako piraguistentzat.

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here