Hiri Besta lasterketarako izen-ematea irekita dago

Lasterketaren bostgarren edizioa abuztuaren 9an ospatuko da

0
693

Bosgarren Hiri Besta lasterketa 2019ko abuztuaren 9an ospatuko da Hendaiako Errepublika plazan.

Oinezkoentzako Hiri Besta lasterketak 5 edo 10km ditu eta Hendaiaren Euskal Bestari ematen dio hasiera. Kirol Zerbitzuak eta Kirolen Udal Bulegoak antolatzen dute.

Izena lasterketa egunerarte eman daiteke (udaletxean edo postaz), oraindik leku librerik balitz. Lasterketari hasiera 19:00etan emango zaio Errepublika plazatik eta helmuga Errepublika plazan bertan izango da.

Haurrentzako lasterketa

18:30ean abiatuko da 10 eta 14 urte arteko haurrentzako lasterketa, helduen abiatzea baino lehen, eta horretan ez da sailkapen ofizialik egingo. Izena bertan eman beharko da.

Dejar respuesta

Please enter your comment!
Please enter your name here