Hondarribiko XXXII. Ikurriña-Mapfre Sari Nagusia eta II. Emakumeen Mapfre Bandera egongo dira jokoan igandean, abuztuaren 11n. Eusko Label Ligako lehia ikusgarria hartuko du Hondarribiak. Aurkezpena gaur burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, Txisun Altuna jarduneko alkatea; Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea; eta Miguel Aguado Mapfre-ko Gipuzkoako Zuzendari Komertziala han egon direlarik.
Dena den, Txisun Altunak azpimarratu du ekimen erakargarri gehiago ere egongo direla herrian: “Estropada ardatz hartuta, Hondarribian egun edo asteburu ederra pasatzeko aukera egongo da. Eskerrikasko eta zorionak egiten duten lan guztiagatik eta animorik bizienak Arraun Elkarteari bere ibilbidean”.
Joxemi Elduayenek eskerrak eman dizkio “Udalari, egun handi hau ondo joateko lan egiten duten guztiei, denen artean lan ona egiten dugula uste dut, udako denboraldian egun zehatz handia antolatzen dugularik. Afizioari dei egiten diot kalera berdez atera dadin, eta arraunlariak animatzeaz gain, 20:00etan C.D. Bidasoari egingo zaion harrera omenaldian parte har dezan ”.
Larunbata, abuztuak 10
12:00: ARC 2 Ligaren “Hondarribiko Arrantzaleen Kofradiako XIII. Bandera”
Igandea, abuztuak 11
8:30: Diana Txingudiko dultzaineroen eskutik hiriko kaleetan zehar
10.00: Suziri jaurtiketa
11.00: San Pedro kaletik estropada eremura arte Kalejira ABIYUAN txaranga eta zale guztiekin
11:40: Eusko Tren Ligako «II. Emakumeen Mapfre Bandera»
12:00: “Hondarribiko XXXII. Bandera-Mapfre Sari Nagusia”, TKE-Eusko Label Liga
12:00-20:00: Puzgarriak “BM” Santiago kalean
14:00-17:00: Elektropatxaranga Portua auzotik barrena
17:00: buruhaundiak eta erraldoiak herrian zehar
18.00-20:00: Abiyuan fanfarrea Portuko kaleetan zehar ibiliko da
20:00: Bidasoa Kirol Elkarteari Omenaldia San Pedro Kalean
20:00-24:00: DJ Kanuren emanaldia Portua auzoan